Kolaboratzaileak

Francisco Peñarrubia

Psikologoa, Madrilgo Complutense Unibertsitatean lizentziatua. Espainiako Gestalt Terapia Elkartearen (AETG.) sortzailekidea eta lehen presidentea. Espainiako Psikoterapia eta Talde Tekniken Elkarteko Ohorezko Kidea da. Gaur egun, Madrilgo Gestalt Terapia Eskolaren zuzendaria da.

Albert Rams

Psikologoa. Espainiako Gestalt Terapia Elkartearen (A.E.T.G.) sortzailekidea eta Ohorezko Kidea. Itaca Taldearen eta Institut de Psicoterapia Humanistaren sortzailekidea eta zuzendariordea. Bartzelonako Gestalt MIntegiaren zuzendariordea.

Mercedes Sainz

Mindfulness, Yoga eta Zen arloetan aditua. 2004an Willigis Jaegerrek maistra gisa aitortu zuen. Yoga Kashmiriaren eta Zen meditazioaren praktiketan formatua, Frantzia eta Alemaniako eskoletan. Mindfulness MSBR instrukzioan espezializatua, irakaskuntza indibidualean eta erakunde mailan aritu da 20 urtetik gorako esperientziarekin.

Claudia Fres

Aktorea, pedagogoa eta antzerki zuzendaria. Espainiako Gestalt Terapia Elkarteko (AETG.) Kide Titularra. Madrilgo Aktoreen Prestakuntza Eskolako zuzendaria.

Barbara Torres

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua eta Psikologian Doktorea (UPV/EHU). Psikoterapeuta, Espainiako Psikoterapeuta Elkarteen Federazioak (FEAP) aitortua, eta Osasun Psikologo Orokorra.

Frantzisko Elizalde

Antonio Asínekin (Bioenergetika eta Talde Dinamikak), CIPAHRrekin (Gestalt Terapia), Memo Borjarekin (Konfrontazioa eta Laguntza), eta Claudio Naranjorekin formatua, azken honen programetan gaur egun lankide gisa dihardu. Espainiako Gestalt Terapia Elkartearen Aldizkariaren Zuzendaria da.