Institutua

1987an, Antonio Asínek, Francisco Peñarrubiak eta Alberto Ramsek Gestalt Terapiari buruzko lehen prestakuntza eskaini zuten Euskadin. Harrezkero, Gestalt Euskal Institutuak ikasle ugari trebatzen jarraitu du urtez urte Donostian, Bilbon eta Iruñean. Ingurunea gero eta konplexuagoa bihurtzen ari da, eta gizarteko esparru askotan ikuspegi humanistatik abiatzea inoiz baino beharrezkoagoa da. Hori dela eta, Gestalt Euskal Institutua sortu genuen, helburu nagusi batekin: pertsonen garapenean eta komunitatearen eraldaketan eragiteko gai diren profesional arduratsuak prestatzea.

Gure Institutua klinikan eta irakaskuntzan esperientzia handiko profesional eta kolaboratzaileek osatzen dute, eta horri esker, gure prestakuntza-eskaintza zorrotza eta sakona da. Kalitate handiko prestakuntza hau ezinbestekoa da osasuna sustatzeko, pertsonak zaintzeko, eta arlo desberdinetan lan egiten duten profesionalei beharrezko baliabideak emateko.

Euskal Institutuak Gestalt Terapia gaurkotzeko eta esku-hartze arlo desberdinetara egokitzeko etengabeko konpromisoa du.


Prestakuntza espezializatua gure jardueraren ardatz nagusietako bat da, eta bertan garatzen ditugu pertsonen eta erakundeen beharrak asetzeko egokitutako proposamenak.