Aholkularitza Prestakuntza Plana: Berrikuntza Integrala Garatuz Erakunde eta Enpresetan

Erakundeen hazkundea eta berrikuntza Gestalten oinarri nagusietako bat da. Horregatik, gure ezagutza guztia enpresen eskura jartzen dugu gure Aholkularitzako Prestakuntza Planaren bidez.

Gure helburua da parte-hartzaileei beharrezko ezagutza, metodologia eta tresnak eskaintzea, enpresetan berrikuntza integrala eta iraunkorra sustatzeko eta prozesu horietan bidelagun izateko.

ORMUR© ereduan oinarrituta, gure programak ikuspegi anitza eta praktikoa proposatzen du, antolakuntzako kudeaketa pertsonen eta erakundeen garapen berritzailearekin uztartuz.

AHOLKULARITZA PRESTAKUNTZA

Indartu erakundeen hazkundea gure aholkularitza prestakuntza-planarekin.

Gestalt Euskal Institutuan badakigu aholkularitzak duen potentziala berrikuntza eta garapena sustatzeko enpresetan eta erakundeetan. Horregatik, gure aholkularitza prestakuntza-plana parte-hartzaileei aldaketa eta eraldaketa prozesuak errazteko beharrezko trebetasunak eta tresnak eskaintzeko diseinatu da, edozein tamainatako eta sektoretako enpresetan aplikatzeko.

Ezagutza teorikoen, ariketa praktikoen eta gainbegiratutako praktiken konbinazioaren bidez, parte-hartzaileek aholkularitza-prozesuak sakon ulertzen dituzte eta gaur egungo enpresa-munduaren erronkei aurre egiteko beharrezko trebetasunak garatzen dituzte.

METODOLOGIA BERRITZAILEA

Berrikuntza Integralerako Metodologia Berritzailea

Irakaskuntza-metodologia berritzaile batetik abiatzen gara, parte-hartzaileen artean elkarlaneko elkarrizketa sustatzeko, elkarsentitu, elkarpentsatu eta elkarsortu ahal izateko, eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko. Gure ikuspegia eraldaketa errazten duten eredu kultural, mental eta harremanezko berriak garatzean oinarritzen da, baita talentu sortzailea eta berritzailea aktibatzean ere, maila indibidualean, taldean eta erakundeetan.

ORMUR© eredua ezarriz, gure ikasleek tresna eta teknika espezifikoak erabiltzen ikasten dute, hala nola, galdeketa-sortak, laguntza-elkarrizketak, komunikazio-planak, eraldaketrako coachinga eta talde-dinamikak. Horiekin, berrikuntza eta aldaketa sustatzen dituzte erakundeetan.

3 ETAPA

Garatu zure “expertise-a” Aholkularitza Prozesuko 3 Etapa Gakoetan

Aholkularitzako prestakuntza-planean, parte-hartzaileek aholkularitza-prozesuko 3 etapa nagusiak aztertuko dituzte: prestaketa, ezarpena eta amaiera.

Eskaeraren azterketatik hasi eta proiektu berritzaileen itxierara arte, programak ezagutza kudeaketa, harreman-eredu berrien eskuratzea eta erakundeen meta-eraldaketa bezalako gaiak eta prozesuak lantzen ditu. Honela, ikasleak gaur egungo enpresa-munduaren erronkei aurre egiteko prestatzen ditu, hasieratik bukaerara arte.

PRESTAKUNTZA PRAKTIKOA

Teknika eta tresna praktikoak.

Prestakuntza-prozesuan zehar, parte-hartzaileek hainbat teknika eta tresna praktiko erabiltzen ikasiko dute, erakundeen eraldaketa errazteko. Galdetegiak eta laguntza-elkarrizketak erabiliz, autoerregulazio psikosomatikorako teknikak eta sormen disruptiborako ekosistemak barne, parte-hartzaileek gaur egungo erakundeek aurre egin behar dieten erronka konplexu eta dinamikoetarako beharrezko trebetasunak eskuratuko dituzte.

Gure aholkularitza-arloko adituen gidaritzapean, parte-hartzaileek konfiantza eta ezagutza garatuko dituzte, beren erakundeetan aldaketa arrakastatsu eta iraunkorrak gidatzeko gai izateko.